Brunako pertsonaiek hartu dituzte Elgoibarko kaleak
Brunaren mundua pertsonaia bereziez beteta dago, bakoitzak bere historia eta nortasun berezia duela. Nork ez du Brunaren lagun eta bidelagun hauek ezagutu nahi? Jar zaitez gurekin eta murgildu itzazu istorio magiko hauetan!
Bruna
Zer esan dezaket nitaz? Gauza mordoa!Hara! Bistakoa bistan da: ile kizkur gorrioparoa daukat! Eta disimulatu ezin dudanirudimena. Egun osoa ematen dut gauzadibertigarriak pentsatzen, leku urrunetannagoela amesten, ezinezkoak diruditengauzak egiten ari naizela sinisten…Eta hori guztia ikusi egiten da nireilearen artetik. Hau da, mundu guztiakdaki uneoro zer pentsatzen etasentitzen dudan.
Zer gehiago… Bada, neska alaianaiz, ausarta, lotsagabe xamarraeta ekintzailea. Agintzea gustatzen zait,erabakiak hartzea, lagunartean egotea, jolastea,nire aittittari bisita egitea. Eta… ba al dakizuezer izan nahi dudan handitan?Orkestra zuzendaria!!!
Aia
Kaixo! Aia deitzen naiz, eta irudimen handia duen marrazkilaria naiz! Bai, bai, ondo irakurri duzu, marrazkilaria naizela esan dut, ez izan nahi dudala. Zoriontsua naiz marrazten, eta horrek indarra ematen dit. Klarionak soinean daramatzat, aukera ematen didatelako nik nahi dudana marrazteko, eta, marrazki horien bidez, nahi duguna gertatzen ari dela sinesteko. Buruan daukaguna marraztea da gauzak errealitate egiteko lehen pausoa. Ez duzula sinesten? Entzun, entzun Brunaren ipuina!
Alai
Izenak izana ere ematen du askotan, eta nire kasuan halaxe da. Beti nago umoretsu, edozerk egiten dit grazia, batez ere, giro onean nagoenean lagunekin. Batzuetan tristura sartzen zait, baina hula-hoopa gerrian jarri eta berehala pasatzen zait! Egia da lotsati xamarra naizela, eta beti behar dut norbait izatea ondoan, zer egin dezakegun proposatuko duena. Bakoitzak bere izaeraren arabera jokatzen du, ezta? Horri aniztasuna deitzen zaio, eta guztion artean taldea osatzen dugu, bakoitzak bere nortasunarekin. Ei, baina ez pentsatu lotsatia izateagatik ez naizenik inportantea! Bada, gure taldean Bruna da orkestra zuzendaria, eta gainontzeko bakoitzak instrumentu bat jotzen dugu. Gutako bat falta denean, taldearen soinua ezberdina da.
Ara
Iepa! Ara naiz, taldeko abentura zalea. Handitan bidaiaria izango naiz! Mundu osoan zehar bidaiatuko dut, oinez, trenez, bizikletaz, kamioi batean, motorrean, hegazkinean, zepelin batean, edozein modutan! Bitartean, nire lur-globoa aztertzen ari naiz etengabe, bisitatuko ditudan lekuak, herriak eta hiriak non dauden ikasiz. Ez dakizue zenbat herri dauden Lur planetan! Eta zenbat bizitzeko modu ezberdin! Eta zenbat pentsatzeko modu diferente! Ez al da ederra? Munduan bakarrik zaudela pentsatzen duzunean, hartu lur globo bat eta ikusi zeinen zabala den! Bakarrik zaudela? Bai zera!
Telmo
Nire izena Telmo da, eta gaiztakeriak egitea gustatzen zait, jendea bere onetik ateratzea! Eta, batez ere, Bruna zirikatzea atsegin dut. Izan ere, hain da erraza Bruna bere onetik ateratzea! Kar, kar, kar, kar! Jendeak beldurra dit, eta horregatik beti bakarrik nago, baina ez zait batere inporta, munduko onena naiz eta! Ja, ja, ja, ja!
Iturria: elgoibar.eus/bruna/