Bruna Elgoibarren: denden mapa

Herriko erakusleihoetan banatuta, ipuinaren kapitulu bakoitza eszenatoki bihurtu da, eta mapa baten bidez aurki ditzakezu guztiak. Hurbildu saltokietara, deskubritu Brunaren istorioa QR kodeen bidez eta gozatu esperientzia kultural parte-hartzaile honetaz

Foto #1 de la noticia Bruna Elgoibarren: denden mapa

Bruna eta Elgoibarko merkataritzarekiko konpromisoa

Proiektuak helburu bikoitza du: alde batetik, Elgoibarko tokiko merkataritzari balioa ematea, ipuinaren kapituluen erakusleihoak erdiguneko denda ezberdinetan baitaude; eta, bestetik, kultura herritarrei modu parte-hartzailean hurbiltzea. Erakusleiho bakoitzak mugimenduan dagoen maketa bat eta QR bat izango ditu, bisitariei dagokien kapituluaren narrazioan sartzeko aukera emango diena. Horrela, udalerriko kaleetan zeharreko ibilbidea esperientzia kultural paregabea eta guztiontzat irisgarria bihurtuko da.

Mario Echevarria erakusleiho magikoen sortzailearen esanetan  “kanpaina hau berezia da, lehen aldiz ipuin bat Elgoibarrerako propio idatzi delako, bertako idazle batekin eta istorio honetarako soilik pentsatutako ilustrazioekin. Gainera, Elgoibarko gazteek euren ahotsa jarri dute ipuinean, eta horrek benetako ukitua ematen die. Herritarren erantzuna oso positiboa izan da, eta ilusioa nabarmena da erakusleihoak muntatzen hasi ginenetik.”

Erakusleiho parte-hartzaileak
Ipuinaren kapituluak irudikatzen dituzten erakusleihoek Elgoibarko erdigunean daude banatuta, eta honako hauek izango dira:

  • Arauri – 3 – 1. kapitulua 
  • Darama – – 2. kapitulua 
  • Cristina García – 5 – 3. kapitulua 
  • Nº1 en Zapatillas – 6 – 4. kapitulua 
  • Astigarraga – 7 – 5. kapitulua 
  • María Urizar – 8 – 6. kapitulua 
  • G&M – 9 – 7. kapitulua 
  • Txillarre 10 – 8. kapitulua 
  • Doña Mercedes Gozotegia11 – 9. kapitulua 
  • Barrutia 12 – 10. kapitulua 
  • Ecenarro  – 13 – 11. kapitulua 
  • Karkizano – 14 – 12. kapitulua 
  • Eizagirre – 15 – 13. kapitulua 
  • Uzuri – 16 – 14. kapitulua
  • Doña Mercedes Okindegia17 – 15. kapitulua 
  • Aranburu-Roteta – 18-19 – 16. kapitulua

Gainera, erakusleiho osagarriak jarriko dira elementu nabarmenekin, hala nola ipuinaren mapa, Brunaren ilustrazioak eta Gaztelekua, besteak beste, esperientzia kultural hau osatzeko.

  • AGURTZANE: Mapa del cuento 1
  • IDAMA: Bruna 2
  • SURYA BELAR DENDA: Gaztelekua 28
  • PITXINTXU: Judit Piella 20
  • LA BERMEANA: Garazi Ayesta 21
  • MASUMIS: Jasone Osoro 22
  • BIZKOR: Telmo 23
  • FARMAZABAL: Alai 24
  • LAGUNAK: Ara 25
  • OLAIA MATINEZ: Aia 26
  • KIMA: Tarta de queso 27

MAPA IKUSI

Udalaren konpromisoa tokiko kultura eta merkataritzarekin

Elgoibarko Udalak konpromisoa hartu du sormena, talde-lana eta ingurunearekiko lotura sustatzen dituzten ekimenekin. Proiektu honen bidez, udalak tokiko kultura sustatzeaz gain, hurbileko merkataritza babestearen aldeko apustua egiten du, hori baita udalerriko bizitza sozial eta ekonomikoaren oinarrietako bat.

Ariana Nogales Ekonomia Sustapeneko zinegotziak eskerrak eman nahi izan dizkie ekimenarekin bat egin duten saltoki guztiei, eta nabarmendu du “eskerrak eman nahi dizkiegu proiektu honetan konfiantza izan duten saltoki guztiei. Proiektu honek komunitate osoa inplikatzea lortu du, eta oso pozik gaude emaitzarekin. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiet Mario eta bere taldeari Elgoibarrek aurten Gabon ukitu paregabea izan dezan egin duten lan ederragatik. Eta, jakina, Jasone, Judit, Garazi, Gaztelekuko gazteak eta Mirian Montero, Ekonomi Sustapen saileko teknikaria, Brunaren historia egia bihurtzeagatik. Azkenik, Elgoibarko eta beste herri batzuetako herritar guztiak animatu nahi ditut gure saltokietara hurbiltzera, Brunaren historiaz gozatzera eta, aldi berean, tokiko merkataritza babestera ”

“Brunaren ipuina kulturak eta sormenak gazteen, tokiko saltokien eta komunitatearen arteko loturak sortzeko aukeraren adibide bat da. Udala ziur dago honelako ekimenek Elgoibarko ehun sozial eta ekonomikoa indartzen laguntzen dutela, gure kaleak guztion topaleku eta gogoetarako gune bihurtuz. Guztiak animatzen ditut Gabonak Elgoibarren bizitzera “, adierazi du Gurrutxagak.

Iturria: elgoibar.eus/bruna/