Elgoibarrek Brunarekin ospartuko ditu eguberriak

Ate joka dauzkagu Eguberriak, istorioak eta kontakizunak mahai baten bueltan partekatzeko momentuak. Giro horretan, Brunaren abenturak sortu ditu Elgoibarko Udalak, merkatariekin elkarlanean.

Foto #1 de la noticia Elgoibarrek Brunarekin ospartuko ditu eguberriak

Elgoibarko Udalak Eguberrietarako kanpaina berezia prestatu du herriko merkatariekin elkarlanean, eta Bruna izango du protagonista. Hamasei kapitulutan jaso du Brunaren istorioa Jasone Osoro idazleak, eta Judit Piella ilustratzaile kataluniarrak sortu ditu irudiak. Brunaren istorioa Elgoibarren bertan dago girotuta, eta beraz, gure udalerriko txoko ugari agertuko dira ipuinean. Santa Ana kaleko Idama ile-apaindegian jarri dute Bruna bera, baina ipuina bera Araurin hasiko da. Agurtzane ile-apaindegian jarri dute kapituluen mapa, izan ere, ipuina kontatzeko herriko hamasei erakusleiho erabiliko ditu Brunak. Horretarako, interaktibo bihurtu dituzte gure herriko dendarien erakusleihoak, eta haietako bakoitzean jarri duten QR baten bidez emango dute ezagutzera bere abenturak. Magikoa izango da dena. Eskua erakusleihoko QR gainetik pasa eta ipuinean barneratuko garelako. Eskaparatea piztu egiten da, mugimenduan jartzen dira pertsonaiak eta eskuko telefonoan hasten da abentura. Izan nahi al duzu haren ibileren berri? Ez galdu ba aukera! Hurbildu zaitez erakusleihoetara, hantxe dituzulako zain Bruna eta bere lagunak.


Egitasmoa Udalarena da, baina lantalde artistiko batek sortu du proiektua. Jasone Osoro idazle elgoibartarrak sortu du ipuina, Judit Piellak egin dituz ilustrazioak, Garazi Ayesta kazetariak narratzaile lanak egin ditu eta Gaztelekuko gazteek ahotsa jarri diete pertsonaiei. Hori guztia erakusleihoetara eramatearen arduraduna, berriz, Mario Echevarria izan da. Orriotan batu ditugu protagonista guztien iritziak.

Iturria: Eguberriak Brjn- Barren